Alfred Hershey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Owosso, 1908ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Syosset, 1997ko maiatzaren 22a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Memorial Cemetery of St. John's Church (en) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, genetista eta mikrobiologoa |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Alfred Day Hershey (Owosso, Michigan, 1908ko abenduaren 4a - Syosset (New York), New York, 1997ko maiatzaren 22a) estatubatuar bakteriologo eta genetista izan zen. 1969ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Salvador Luria eta Max Delbrückekin batera birusen erreplika mekanismoa eta egitura genetikoa aurkitzeagatik.
Kimikan lizentziatu zen Michigango Estatu Unibertsitatean eta bakteriologian espezializatu zen.
Delbrück eta Luriarekin batera bakteriofagoekin esperimentuak egin zituen. Bi birus bakteriofago ezberdinek informazio genetikoa trukatzen dutela ikusi zuten bakterio bera infektatzen dutenean.
1950ean Washingtongo Carnegie Institutuan sartu zen eta geroago bertako zuzendari bihurtu zen. 1981ean World Cultural Council-en sortzaileetako bat izan zen.