Alfred Hitchcock Presents

Alfred Hitchcock Presents
Jatorria
Sortzailea(k)Alfred Hitchcock
IzenburuaAlfred Hitchcock Presents
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua7
Atalak361
Banatze bideaeskatu ahalako bideo, teledifusio eta home video release (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoatelesail antologikoa
Iraupena30 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Ekoizpena
EkoizleaJoan Harrison
Norman Lloyd

AurkezleaAlfred Hitchcock
Bestelako lanak
MusikagileaCharles Gounod
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
NBC
CBS
NBC
Hasiera-data1955eko urriaren 2a
Amaiera-data1965eko maiatzaren 10a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaUniversal Studios

IMDB: tt0047708 Allocine: 748 Rottentomatoes: tv/alfred_hitchcock_presents Metacritic: tv/alfred-hitchcock-presents TV.com: shows/alfred-hitchcock-presents Edit the value on Wikidata
kronologia
Alfred Hitchcock Presents The Alfred Hitchcock Hour (en) Itzuli

Alfred Hitchcock Presents (euskaraz: «Alfred Hitchcockek Aurkezten Du») AEBtako suspenseko telesaila bat izan zen. Bere izenburuak ongi adierazten duen gisa "suspensearen aztia" edota "suspensearen maisua" ezizena jaso zuen Alfred Hitchcock zinema zuzendariak sortu eta bere ezaugarri nagusia zen umore ironiko eta beltzarekin aurkeztutako telesaila bat zen, bertan 10 denboralditan zehar leku, aktore eta istorio ezberdinez osatutako umore beltz eta suspensez beteriko atalak aireratu zirelarik.

1955eko urriaren 2tik eta 1965eko maiatzaren 10era zuri-beltzean aireratu zen, bai CBS (1955–1960 eta 1962–1964) nahiz NBC (1960–1962 eta 1964–1965) telebista kateetan, ondoren mundu osoko herrialdeetako kateetan berraireratu zelarik.

Telesailak mundu osoan zehar sekulako arrakasta izan zuen, telesailaren ikurra Hitchcockek alboko profila eta Charles Gounod frantziar musikagilearen Hileta Martxa doinua izan zirelarik. Bertan, eta Hitchcock zuzendariaz gain, gerora ezagun bilakatu ziren beste hainbat zuzendarik ere atalak zuzendu zituzten, tartean Robert Altman, Sydney Pollack, Robert Stevenson, Ida Lupino, Don Taylor, Arthur Hiller...


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in