Alhambra | |
---|---|
La Alhambra | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Zona Arqueológica de Granada Alhambra, Generalife and Albayzín, Granada | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Granadako probintzia |
Udalerria | Granada |
Koordenatuak | 37°10′35″N 3°35′18″W / 37.17634°N 3.58821°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1238 |
Komisarioa | Granadako Erresuma |
Arkitektura | |
Estiloa | Hispano-arabiar artea |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 314-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0010966 |
Irekiera egunak | egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Real de la Alhambra S/N, 18009 Granada |
Telefonoa | tel:+34 958 027 971 |
Webgune ofiziala | |
|
Alhambra[1] jauregi eta gotorleku multzo bat da, Granadan (Andaluzia, Espainia) kokatua. Alhambra izenaren jatorria arabierazko Al Hamra da («gorria», الحمراء), Qal'at al-hamra («Gotorleku Gorria») izen osotik laburtua. Izan ere, Alhambraren harresi gorrixkek eman zioten izena.
Ben-Al-Hamarrek eraikiarazi zuen Alhambrako gune nagusia, eta haren seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da al Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua.