Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: علي بن أﺑﻲ طالب, ʕaliː ibn ʔæbiː t̪ˤɑːlib; 598ko urriaren 23a – 661eko urtarrilaren 28a[1]), Ali[2] izenaz soilik ezaguna, Mahoma islamdar profetaren lehengusu eta suhia izan zen, 665 eta 661 artean kalifa izan zena. Sunitek laugarren kalifa Rashidun, baita azkena ere, zela diote, xiitek berriz bera lehendabiziko "Imam" zela eta bere ondorengoak Mahomaren ondorengo zuzenak direla diote. Eztabaida honek Ummah edo musulmanen komunitatea xiitar eta sunitar adarren artean banatu zuen[3].