Alias telebistan emateko telesail estatubatuarra da, ABC telebista kateak irailaren 30etik 2006ko maiatzaren 22 arte igorri du.
SD-6 gaizkile elkarteak telesailaren protagonista,Sydney Bristow (Jennifer Garner), errekrutatuko du CIAko sail sekretu bat dela esanez eta diru beltzetik finantzatuz. Sydney, iruzurraz konturatzean, benetako CIAren egoitzara joan, eta bertan agente bikoitza izateko proposatuko diote, SD-6 elkartea desegiteko. Bertan, bere aita, Jack Bristow (Victor Garber), ere agentziako agente bikoitza zela jakingo du.
Rambaldiren tramankulu eta asmakizunetaz ari da argumentuaren zati handi bat. Arkitektoa, profeta eta zientzia gizona XV. mendean, aparteko abilezia izan zuen eta etorkizunerako hainbat tramankulu eta iragarpen utzitakoa; ondoren nazioarteko gaizkile talde ugarik lortu edo erabili nahi izan dituztenak beraien probetxuan.