Alizia herrialde miresgarrian

Alizia herrialde miresgarrian
Lehenengo edizioaren azala
Datuak
IdazleaLewis Carroll (1865)
Argitaratze-data1865eko azaroaren 26
GeneroaFikzioa
Jatorrizko izenburuaAlice's Adventures in Wonderland
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaJohn Tenniel
OCLC1023201734
Euskaraz
IzenburuaAlizia herrialde miresgarrian
ItzultzaileaManu Lopez Gaseni
Argitaratze-data2015
BildumaMila Gau
Orrialdeak141
ISBN978-84-7681-829-9

Alizia herrialde miresgarrian (jatorrizko izenburua, ingelesez: Alice's Adventures in Wonderland), Charles Lutwidge Dodgson (Lewis Carroll) ingeles idazlearen eleberri bat da. Dodgsonen adiskideei, Ingalaterrako heziketari eta garaiko gai politikoei egindako aipamen satirikoz beteta dago. Istorioak deskribatzen duen herrialde miresgarria logikazko jokoek sortzen dute. Horregatik, liburuak arrakasta izan du hainbat alorretan: umeen edo matematikarien artean, baita psikonauten artean ere. Liburuak egiteko inspirazioa Alice Liddell umeak eman zion.

Idazlan honetan Carrollen pertsonaiarik ospetsuenetariko batzuk agertzen dira: Untxi Zuria, Sonbrailugilea, Cheshire Katua, Martxoko Erbia, Beldarra edo Bihotzetako Erregina. Beste pertsonaia ospetsu batzuk, jatorrizkoak edo folkloretik hartutakoak, Ispiluan barrena eta Aliziak han aurkitu zuena liburuan agertzen dira: Tweedledum eta Tweedledee, Humpty Dumpty edo Jabberwocky.

1865eko lehen argitalpenaren 23 kopia bakarrik gorde dira. Horietako 17 liburutegietan daude; besteak, esku pribatuetan. Liburu ilustratua izan zen, John Tennielek egindako 42 marrazkiz lagundua, eta ilustrazio horiek ere berrargitalpen askotan agertu dira (euskaraz ere bai)[1] eta Aliziaren inguruko ondorengo ikonografian eragin funtsezkokoak izan dira.[2]

Liburuak 1871an izan zuen bere bigarren zatia, ezezagunagoa, Ispiluan barrena eta Aliziak han aurkitu zuena (Through the Looking-Glass, and What Alice Found There) izenekoa. Zinemako egokitzapen batzuek bi liburuetako elementuak nahasten dituzte. Munduko 175 hizkuntzatara itzuli da[3], tartean euskarara.[4]

  1. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Manu Lopez Gaseniri elkarrizketa» old.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  2. (Ingelesez) Brittany. (2019-06-06). «Alice: The Beauty and Importance of Illustrations» SIUE Young Adult Literature (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  3. Alice in a world of wonderlands : the translations of Lewis Carroll's masterpiece. (First edition. argitaraldia) 2015 ISBN 978-1-58456-331-0. PMC 910537543. (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  4. Carroll, Lewis. (D.L. 1989). Aliceren abenturak lurralde miresgarrian. Pamiela ISBN 84-7681-092-X. PMC 435433945. (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy