Alkandora beltzak

Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Milizia (Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale)
Datuak
Izen laburraMVSN
MotaErakunde Militarra
HerrialdeaItalia
IdeologiaFaxismoa
IzengoitiaAlkandora Beltzak (Camicie Nere)
Agintea
Benito Mussolini
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaAlderdi Nazional Faxista
Historia
Sorrera1923ko martxoaren 23an
Sortzailea
Desagerpena1943ko uztailaren 29an
Mussoliniren Alkandora Beltzak
Alkandora beltzek agur faxista egiten dute Hitlerren trena Mirandolako geltokitik pasatzen denean
Alkandora beltzen ikurra.

Alkandora beltzak edo Milizia volontaria per la sicurezza nazionale (MSVN siglak erabiltzen zituzten) (Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Miliziak euskaraz) Italiako faxismoaren garaiko Mussoliniren aldeko talde bat ziren. Alkandora beltzez janzten ziren eta bere izena bere janzkeraren koloretik dator. Italiatik kanpoko historiografian izen horrekin ezagutzen dira. 1924tik aurrera Italia faxistako indar armatua izan ziren.

Bere sorrera 1922ko abenduaren 28ko Ministroen Kontseiluan erabaki zen, Benito Mussolinik gidatua, eta 1923ko urtarrilaren 14an Viktor Emanuel III.a Italiakoak ofizialki sortu zituen dekretu bidez. Hasiera batean Alderdi Nazional Faxistaren erabilerarako milizia baten gisa pentsatu ziren izaera paramilitarreko talka-indar gisa.[1], leialtasuna bakarrik Kontseiluko Presidenteari emanez eta ez erregeari. Laster, faxismoa estatuaren ideologia bilakatzen joan ahala, Italiako Armadaren paper osagarria jokatu zuten, formalki hala ez bazen ere. Atorra beltzek oposizio politikoa ezabatzeko erabili ohi zituzten metodoak indarkeria eta hilketa izan ziren.

  1. Renzo., De Felice,. (1995). Mussolini il fascista. Einaudi ISBN 8806139916. PMC 797551895. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy