Allan McLeod Cormack | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Johannesburg, 1924ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Hegoafrika Ameriketako Estatu Batuak (1966 - |
Heriotza | Winchester (en) , 1998ko maiatzaren 7a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Saint John's College (Cambridge) Rondebosch Boys' High School (en) |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, biofisikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea Tufts Unibertsitatea Groote Schuur Hospital (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Allan McLeod Cormack (Johannesburg, 1924ko otsailaren 23a - Winchester, Massachusetts, 1998ko maiatzaren 7a) hegoafrikar-estatubatuar fisikaria izan zen. 1979ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Godfrey Hounsfieldekin batera Ordenagailu bidezko Tomografia Axialan egindako lanarengatik.
Fisika ikasi zuen Lurmutur Hiriko Unibertsitatean eta doktoretza egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. 1956an AEBetara joan zen bizitzera bere emazte estatubatuarrarekin. Irakasle lana aurkitu zuen Massachusettseko Tufts Unibertsitatean eta 1966an herritartasun estatubatuarra jaso zuen. Bere lan nagusia partikulen fisika izan zen arren, x izpiez ere interesatu zen. Interes hori 1971ko TC eskanerraren eta horren ondoriozko Nobel Sariaren garapenean sortu zen.