Alma mater

Alma Materren estatua, Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen

Alma mater ugazama esan nahi duen latinezko esapidea da. Poeta latinoek izen hau aberriari ematen zioten eta gaur egun unibersitatea izendatzeko erabiltzen da[1]. Antzinako Erroman, hasieran zenbait ama jainkosak izendatzeko erabiltzen zuten, batez ere Zeres edo Zibele,[2] eta gero kristautasun-garaian Ama Birjina.

Egungo erabilera 1088an eratutako Boloniako Unibertsitatetik datorkigu, Alma Mater Studiorum ("Ikasketen Ugazama") goiburua du eta[3].

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Shorter Oxford English Dictionary, 3. edizioa
  3. Boloniako Unibertsitatearen webgunea

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy