Altubeko mendatea (620 metro) Bizkaia eta Araba artean dagoen mendate bat da, izena eman dion Arabako Altube herriaren ondoan kokatua. Handik igarotzen dira Bilbo eta Gasteiz hiriak lotzen dituzten errepide erabilienak, eta horrenbestez ibilgailuen trafiko handia du.
Ohiko abiapuntua da Gorbeiako mendilerroarantz egiten diren mendi ibilaldietan.