Altzairuak |
---|
Faseak |
Mikroestrukturak |
Motak |
Burdinan oinarritutako beste material batzuk |
Altzairu herdoilgaitza metalurgian gutxienez % 10eko kromo portzentaia duen altzairuaren aleazioari deritzo.[1]
Altzairu herdoilgaitza korrosioarekiko erresistentea den eta purutasun handia duen altzairua da, bere baitan kromoa edota beste metal batzuk baititu; altzairu hauek oxigenoarekin afinitatea izatearen ondorioz erreakzio gisa kromo oxidoz osatutako babes geruza bat sortzen dute. Geruza horrekin burdinak jasan ohi duen korrosioa ekiditen da (erabat oxidagaitzak eta oxigenoarekin erreakzionatzen ez duten metalak urrea eta platinoa dira; fosforoa, aldiz, purutasun gutxiago baina korrosioari aurre egiten dion beste metal bat da). Halere, geruza horrek zenbait azidoren eragina jasan dezake burdina oxidatuz. Altzairu herdoilgaitz mota batzuk beste hainbat aleazio-elementu izan ditzakete, horien artean nagusiak nikela eta molibdenoa direlarik.