Altzairuzko oihala

Europa, Altzairuzko oihalak erdibitua.

Altzairuzko oihala[1] edo Burdinazko hesia[2] (ingelesez: Iron Curtain, alemanez: Eiserner Vorhang) Gerra Hotzean Europa erdibitu zuen muga egiazko eta ideologikoa da. Metafora hori lehen aldiz Winston Churchillek erabili zuen, 1946ko martxoaren 5ean, Fultungo hitzaldian:

« Baltikoko Stettindik Adriatikoko Triesteraino, kontinentearen gainean Altzairuzko oihala erori da »

Oihalaren bi aldeetan nork bere nazioarteko aliantzak garatu zituen, bai ekonomiarako bai defentsarako:

Mendebaleko eta Ekialdeko Europaren arteko muga hesitu eta militartu bazen ere, Altzairuzko oihalaren adibide eredugarriena (eta gogortuena) Berlingo Harresia[3] izan zen, hiria bitan banantzen zuena.

  1. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia
  2. Euskalterm
  3. (Ingelesez) «Berlin Wall: Concrete Symbol of the Iron Curtain» National Museum of the United States Air Force™ (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy