Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaama-hizkuntza
Commemorates (en) Itzuliama-hizkuntza
Indarraldi2000 - 
EgunOtsailaren 21
Promulgatze1999ko azaroaren 17a
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea eta UNESCO

Webguneun.org…

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (ingelesez, International Mother Language Day) otsailaren 21ean ospatzen da kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz. Bangladesheko gobernuak proposatu zion egun hau ospatzea UNESCOri, eta erakunde honek bere adostasuna adierazi zuen 1999ko otsailaren 17an; ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 2007ko ekainaren 8ko 61/266 ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan, munduko herriek erabiltzen dituzten hizkuntza guztien zaintza eta babesa sustatzeko eskatzen die Estatu kideei eta Idazkaritzari.

Ospakizun honen oinarrian, bengaleraren aldeko Mugimenduari egiten zaion aitortza dago; izan ere, Bangladeshen bengaleraren aldeko Mugimenduaren Eguna ospatzen zuten 1952tik; urte hartan, Bangladesh Pakistan estatuaren barruan zegoelarik, bengalera-hiztun mordoa bildu zen Dhaka hirian beren hizkuntza-eskubideen alde manifestatzeko, eta pakistandar polizia tiroka hasi zen jendearen kontra.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy