Ameriketako Estatu Batuetako zinemak , askotan eta metonimiaz Hollywood deitua (Los Angeleseko barrutia dela eta), XX. mendearen hasieratik eragin sakona izan du industria zinematografikoan. 1917 eta 1960 artean sortutako Hollywoodeko zinema klasikoak egungo filmen ezaugarriak finkatu zituen.[1] Lumière anai frantziarrak zinema modernoaren sortzaileak baziren ere,[2] estatubatuar zinemak industria nagusia sortu zuen eta urtero 800 film baino gehiago ekoizten ditu.[3]
Hollywoodeko ekoiztetxe nagusiek munduko film arrakastatsuenak egin dituzte: The Birth of a Nation (1915), Gone with the Wind (1939), The Ten Commandments (1956), The Sound of Music (1965), Jaws (1975), Star Wars (1977), E.T. the Extra-Terrestrial (1982), Jurassic Park (1993), Titanic (1997), The Dark Knight (2008), Avatar (2009), The Avengers (2012) edota Star Wars: The Force Awakens (2015).