Amperemetro

Amperemetroaren ikur elektronikoa.
Korronte zuzena eta korronte alternoa neurtu ditzakeen amperemetroa.

Amperemetroa zirkuitu elektriko bateko puntu batetik igarotzen den korronte edo intentsitate elektrikoa neurtzen duen gailu bat da. Izena intentsitate elektrikoa neurtzen duen unitatetik -Amperea- datorkio. Korronte txikiagoak neurtzen dituzten gailuak, miliampere edo mikroampere mailakoak, miliamperemetro eta mikroamperemetro izenak harten dituzte, hurrenez hurren.

Funtsean, amperemetro analogiko bat galbanometro bat da -korronte txikiak neurtzen dituen gailua-, neurketa maila egokitzeko shunt erresistentzia bat paraleloan daukana. Hainbat shunt erresistentzia erabiliz, hainbat neurketa maila dituen amperemetroa lortzen da.

Amperemetro digitaletan neurtu beharreko korrontea erresistentzia batetik pasatzen da, eta bihurgailu analogiko/digital batek erresistentzia honetako tentsio-jauskera neurtzen du. Bihurgailuak emandako neurketa PUZ batek irakurtzen du, eta honek beharrezko kalkuluak egiten ditu korrontearen balioa pantaila baten erakusteko.

Neurketa egiteko korronteak amperemetroa zeharkatu behar du. Beraz amperemetroa korrontea neurtu nahi den zirkuituko puntuan seriean konektatzen da. Ondorioz, amperemetroek barne-erresistentzia oso txikia daukate, ohm bat baino gutxiagokoa, zirkuitu baten konektatzerakoan korronte neurgailuak berak ez dezan korrontea txikiagotu.

Korrontea neurtu beharreko zirkuitua ezin denean eten, neurketa egiteko pintza amperemetrikoak erabiltzen dira. Gailu hauek korrontea neurtzeko beronek sortzen duen eremu magnetikoa neurtzen dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy