Ana Paulowna Romanova (errusieraz: Анна Павловна; San Petersburgo, Errusiako Inperioa, 1795eko urtarrilaren 18a - Haga, 1865eko martxoaren 1a) Herbehereetako erregina izan zen Gilen II.arekin ezkondu ondoren. Paulo I.a Errusiako tsarraren eta Maria Feodorovna tsarinaren alaba eta, era berean, Katalina II.a Errusiakoaren biloba zen.