Anacardiaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Anacardiaceae |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Anakardiazeoak (Anacardiaceae) Sapindales ordenako landare angiospermoen familia bat dira. 500 bat espezie ditu, 72 generotan banatuak, eta espezie batzuek garrantzia ekonomikoa dute. Familia honetako espezieetatik ateratzen dira, adibidez, anakardoa, mangoa eta marula. Pistacia generoa ere (pistatxoak ematen dituen espezieak, adibidez) familia honetan sailkatzen da gaur egun, batzuetan berezko familia batean (Pistaciaciae) sailkatu izan bada ere[1].
Zuhaitzak edo zuhaixkak dira, eta eskualde bero eta epeletan bizi dira, hala nola eskualde mediterraneoetan eta tropikaletan.