Anarion, Tolkienen legendariumean, Eguzkiaren Bigarren Aroan, 3219. urtetik 3440rarte bizi izan zen errege dunedain bat izan zen, Numenorren jaioa. Bere izenak, "Eguzkiaren semea" esan nahi du. Bere aita Elendil eta bere anaia Isildurrekin batera, Numenorren Hondoratzearen biziraule urrietako bat izan zen. Numenorretik ihes egin zuten Leialen ontzietako hiru zuzendu zituen, eta, bere anaiarekin batera, Gondor erresuma sortu zuen, biak izan zirelarik bertako lehen erregeak. Minas Anor gotorlekua sortu zuen, ondoren Minas Tirith izena hartuko zuena.
Elfo eta Gizakien Arteko Azken Aliantzaren Gerran borrokatu zuen Mordorreko armadaren aurka, Dagorladeko guduan parte hartuz. Sauron garaitua izan baino lehenago hil zen, Barad-Dûrren setioan, bere burua, defendatzaileek jaurtitako harkaitz batek zanpatu zuenean.
Isildurren joatea eta heriotzaren ondoren, bere laugarren eta seme biziraule bakarra zen Meneldilek heredatu zuen Gondorreko erresuma, Eärnur Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2050ean hil zen arte hegoaldeko erresuma gobernatuko zuen dinastia bat sortuz.
Aurrekoa Elendil Arnor eta Gondorreko erregea |
Gondorreko erregea Eguzkiarren Bigarren Aroko 3219-3440 |
Ondorengoa Meneldil |