Andamango itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Eskualdea | India, Myanmar, Thailandia, Indonesia, Malaysia |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 10°N 96°E / 10°N 96°E |
Azalera | 798.000 km² |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 645 km |
Sakonera | batez bestekoa: 870 m handiena: 3.777 m |
Andamango itsasoa[1] (bengaleraz: আন্দামান সাগর; hindiz: अंडमान सागर; birmanieraz: မုတ္တမ; thailandieraz: ทะเลอันดามัน) Indiako ozeanoaren besoa da, Bengalako golkoaren hego-ekialdean, Myanmarko hegoaldean, Thailandiako mendebaldean eta Andaman uharteen ekialdean kokatua. Azken uharte hauetatik dator bere izena.
Iparraldetik hegoaldera ia 1.200 kilometro luze da, eta ekialdetik mendebaldera 645 kilometro zabal, hau da, 798.000 kilometro koadroko eremua du[2]. Batez besteko sakonera 870 metrokoa da eta punturik sakonena 4.198 metrora dago. Hego-ekialdean Malakako itsasartea du, Sumatra eta Malaysiako penintsula banatzen dituena.