Andimendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Beriain |
Garaiera | 1.493 m |
Mota | mendilerro eta mendi |
Azalera | 113,99 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′42″N 1°57′01″W / 42.8117°N 1.9504°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Andimendi[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da, Sakana haranaren hegoaldean eta Goñibar eta Ollaran ibarren iparraldean kokatua. Elkarren arteko nolabaiteko jarraipena dute Andimendik eta Urbasa mendilerroak: izan ere, bi mendilerroek eratutako mendigunea babesten du Urbasa-Andia natura parkeak.
Halaber, Andimendin dugu Euskal Herriko erdigunea, 2004an matematikoki ezarria. Beriain mendi ikusgarria da Andimendiko tontorrik altuen eta ezagunena. Branka moduko profil ezaguna du Ihurbain tontorraren mendebaldean, ursalto deitzen dioten ebaki geologiko bertikalduna.