Andra Mari tenplua (Uribarri Harana) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Uribarri Harana |
Koordenatuak | 42°45′42″N 2°19′11″W / 42.761613°N 2.319585°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 12 |
Izenaren jatorria | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Ondarea | |
Andra Mari tenplua Uribarri Haranan (Harana, Araba) dagoen ermita erromaniko bat da, XII. mendekoa. XXI. mendean berriztua dago, inguruko zelai zaindu batean kokatzen da.
Plano laukizuzena du, eta abside erdi-zirkularra. Erdi-puntuko arku baten bidezko sarrera du, hegoaldera ematen duena, eta arkibolta xakeztatu batekin apaindua dago. EAEko ondare kultural izendatuta dago 1997. urtetik[1].