Andre Mariaren Jasokundea

Andre Mariaren Jasokundea
'Andre Mariaren Jasokundea' irudikatzen duen Rubensen margolana.
MotaKristaua
Data
BetetzeaAbuztuaren 15

Andre Mariaren Jasokundea, kristau teologian, Mariaren lurreko bizitza bukatu ondoren, gorputza eta arima zerura eraman zirela baieztatzen duen sinesmena da. Sinesmena Eliza Katolikoaren dogma moduan ezarri zuen Pio XII.a aita santuak 1950. urtean. Mariaren Jasokundea abuztuaren 15ean ospatzen da, Abuztuko Andra Maria edo Abuztuko Andre Maria izenez.

Jasokundearena mirari femeninoa da eta kontraste egiten du Jesusen Igokundearen mirariarekin. Jesus zerura bere kabuz igo zen, Jainkoa bera baita kristautasunean, baina Andre Maria, berriz, jaso egin zuen Jainkoak, horregatik esaten da Jasokundea.

Ebanjelioetan agertzen ez den kondaira baten arabera, Jasokundeari lotua dago Gerriko Santuaren miraria: Zerura igotzeko unean edo geroxeago, Tomas apostoluari eskuetara bere jantziaren gerrikoa erortzen utzi zion Mariak. Ustezko erlikia Prato hiriko katedralean gordetzen da, Toscanan[1].

  1. «The Holy Belt» www.cittadiprato.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in