Andrea Mia Ghez (New York, 1965eko ekainaren 16a) astrofisikari estatubatuarra da, Nobel sariduna eta irakaslea Kaliforniako Unibertsitatean Los Angelesen, Fisika eta Astronomia Sailean[1]. Haren ikerketa Esne Bidearen galaxiaren erdigunean oinarritzen da[2].
2020an, laugarren emakumea izan zen Fisikako Nobel Saria lortzen, eta sariaren erdia Reinhard Genzelekin partekatu zuen (beste erdia Roger Penroseri eman zioten)[1][3]. Ghezi eta Genzeli eman zitzaien Nobel Saria, Esne Bidearen Erdigune Galaktikoan objektu trinko supermasibo bat aurkitzeagatik izan zen, orain zulo beltz gisa ezagutzen dena.[4][5]