Geometrian eta trigonometrian angelu zuzen bat 90 gradu hirurogeitar[1] dituen angelu bat da, bira oso baten laurdena. Terminoa latinezko angulus rectusen kalko bat da; rectus hitzak "gorantz zuzen" esan nahi du, eta elkarzut izatearen ezaugarriari aipamena egiten dio. Izan ere, angelu zuzen batek bi zuzen elkarzut izatea dakar.
Hiruki batek angelu zuzen bat baldin badu, orduan triangelu angeluzuzen bat izango dugu, trigonometria oinarrizkoa egiteko beharrezko baldintza[2]. Angelu zuzen batek π/2 radian neurtzen du.