Angkor

Angkor
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Angkor
Kokapena
Estatu burujabe Kanbodia
Province of CambodiaSiem Reap Province
Koordenatuak13°26′00″N 103°50′00″E / 13.433333333333°N 103.83333333333°E / 13.433333333333; 103.83333333333
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana1992 - 2004
Siege of Angkor
Arkitektura
Azalera35.100 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia668-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Angkor (khmereraz: អង្គរ, batzuetan Yasodharapura izenaz ezaguna) Khmer Inperioaren antzinako hiri garrantzitsu bat izan zen, IX eta XV. mendeen artean. Haren hondakinak Siem Reap hiritik gertu daude, Siem Reap probintzian, Kanbodian. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an[1].

Gunea berriki berreskuratu da oihanetik, Angkor Wat tenplua izan ezik, Vishnu jainko hinduistari eskainia, duela mende askotatik hona, monje budistek mantendutakoa.

Angkor sanskritozko hitza da, hiriari erreferentzia egiten diona; thom eta wat gaur egungo khmererazko hitzak dira. hurrenez hurren, "handi" eta "tenplu" esan nahi dute. Horrela, beraz, Angkor Thom Hiri Handia dela uler daiteke eta Angkor Wat, Tenpluaren Hiria. Tenpluen antolaketa eta eraikuntza ulertzeko, komeni da Meru Mendiaren jatorri sinbolikoa begiratzea, jainkoen egoitza eta unibertso hinduaren erdigunetzat hartzen dena.

  1. Ane Irazabal. (2015-12-26). «Zuhaitzen sustraiek jandako hiria» Ortzadar (Noticias de Álava): 6. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in