Animalien migrazio

Artikulu hau animalia-espezie batzuek egiten duten habitat-aldaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Migrazio».
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Migratzen duten animaliek gauzak ekar ditzakete haiekin?

Animalien migrazioa urtaro, klima, janari-aukera, etabarren arabera zenbait arrain, hegazti, intsektu eta beste animalia-espezie batzuek egiten duten habitat-aldaketa da.[1]

Migrazio orok migratzailearen mugimendu aktiboa dakar, sarritan egun askotan zehar. Animalia txikienek, hala nola planktonekoek, anfibioek eta otarrainek, ur edo aire korronteak aprobetxatzen dituzte, eta hegaztiek, berriz, alisio haizeak eta goranzko aire korronteak.

Migrazioak hainbat helburu betetzen ditu. Badira espezie batzuk negu oso zorrotzetatik aldentzeko egiten dutenak, edo uda berotatik; beste batzuek, berriz, ugaltzeko edo harraparietatik ihes egiteko leku egoki baten bila egiten dute; beste espezie batzuek, berriz, elikagaiak lortzeko egiten dute.

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2011]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy