Animazioa irudi estatiko sorta bat bata bestearen atzetik agerraraziz, ikuslearengan irudi mugikorren ilusioa eragiten duen metodoa da, mugimendurik ez duten izaki edo marrazkiei mugimendua ezartzeko erabiltzen den teknika zinematografikoa.[1] Honen adibide dira marrazki bizidunak, baina badira mota gehiago ere; stop motion delakoa edo konputagailu bidezko animazioa kasu.
Izena latinezko "animationem" hitzetik dator, "animare" aditzaren partizipio burutua. Erranahia "biziaraztearen ekintza" litzateke.
Animazioak sortzen dituen pertsonari animatzaile deritzo.