Antibirus

Informatikan, antibirusa birusak eta beste programa kaltegarri batzuk (malware izenekoak) hauteman eta ezabatzeko programa da.[1]Funtsean, antibirusak fitxategi bakoitzeko kodea konparatzen du birus ezagunen arteko kode base batekin (izenpe edo txerto izenekoak). Horregatik, oso garrantzitsua da aldizka eguneratzea, agertuz doazen birus berriak detekta ditzan. Gaur egun, antibirusei funtzio aurreratuak gehitu zaizkie, adibidez, birus baten portaera tipikoak bilatzea (teknika honi Heuristika deitzen zaio) edo ordenagailu sareetan birusen kontrako egiaztaketak egitea.

Oro har, antibirusak memorian kargatzen den osagai bat darama, eta hor gordetzen da irekitzen, sortzen, aldatzen edota gehitzen diren artxiboak unean bertan egiaztatzeko. Oso arrunta da mezu elektronikoen artxibo atxikiak edo webguneetako programak berraztertzen dituzten osagaiak edukitzea.

Antibirusak aurre egiten dien programak (birusak, spywarea eta abar) jabearen baimenik gabe gauzatzen diren programa informatikoak dira, eta ordenagailuko baliabideak erabiltzeko, memoria kontsumitzeko eta informazioa ezabatzeko ahalmena dute. Ugaltzeko ahalmena ere badute, eta informazioa lapurtzeko, galtzeko edota ordezteko gai izaten dira.

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de Antivirus» Definición ABC (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy