Antiinflamatorio | |
---|---|
Mota | farmako eta therapeutic use (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 67079 |
MeSH | D000893 |
Antiinflamatorioa edo hantura-kontrakoa[1] inflamazioa edo hantura eta kongestioa gutxitu edo arintzeko balio duen edozein gai edo substantzia da, zuzenean hanturaren arrazoien kontra jardun gabe.[2] Sendagaien kasuan, oro har, agente bitartekarien biosintesia eragozteko edo inhibitzeko mekanismoa erabiltzen dute, batez ere eikosanoideak edo azido arakidonikoaren deribatuak.[3] Motako askotakoak daude baina ezagunenak eta erabilienak antiinflamatorio ez-esteroideak dira.