Antineoplasiko | |
---|---|
Mota | farmako, therapeutic use (en) eta chemotherapeutics (en) |
Erabilera | |
Tratatzen du | minbizi |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 35610 |
MeSH | D000970 |
Antineoplasikoa zelula tumoralen hazkundea saihesten duenez minbiziaren garapena inhibitu edo prebenitzen duen botika da.[1] Substantzia horiek jatorri natural, sintetiko edo erdi-sintetikokoak izan daitezke. Antineoplasiko asko profarmakoak dira, hau da, hain toxikoa ez den edo ezaugarri farmakodinamiko hobeak dituen sendagai bat ematen da, eta organismoan dagoenean, beste sendagai eraginkorrago, seguruago eta selektiboago bat bihurtzen da, bere diana terapeutikoaren aurrean.