Antinoo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolu, 111 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Nilo eta Antinoöpolis (en) , 130eko urriaren 30a (egutegi gregorianoa) (18/19 urte) |
Hobiratze lekua | Hadrianoren villa |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | favourite (en) |
Antinoo[1] (antzinako grezieraz: Ἀντίνοος, Antinoös; Bitinia, c. 111ko azaroaren 27a – Nilo ibaia, 130eko urriaren 30 baino lehen) greziar gaztea, edertasun handikoa, Hadriano enperadorearen kutuna eta, agian, maitalea. Nilo ibaian ito zen 130. urtean, diotenez enperadorearen bizitza luzatzearren. Enperadoreak jainkotu egin zuen, eta tenplu bat eraiki zion, Antinopolis edo Antinoe izeneko hiria haren oroimenean sortuz. Estatua askoren inspirazio iturria izan da eta harri grabatu eta dominetan ere ageri da.