Antrazita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | physical substance (en) > materia > Q10547012 > Materia barioniko > ordinary matter (en) > chemical entity (en) > gai kimiko > Erregai > solid fuel (en) > Harrikatz |
Identifikazioa |
Antrazita(grezierazko anthrax, Άνθραξ, "ikatza") osagaien artean karbono gehien duen eta metamorfizatuena den ikatz minerala da. Erretzean ez du kerik ez usainik ateratzen; garra urdin argikoa izaten du. Beltza da, ez ditu hatzak zikintzen eta metalaren antzeko distira du.
Lehortuta eta errautsik gabe egonik, antrazitaren masak % 86 edo gehiago karbono du eta % 14 edo gutxiago konposatu lurrunkor. Beste ikatz batzuekin alderatuta, ez da oso kutsagarria eta balio kalorifiko handikoa da (~35 MJ/kg). Aipatzekoa da kaloria aldetik ez duela alde handirik ikatz bituminoso gehienekin (harrikatzekin).[1]