Antso III.a Gaztelakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1157ko abuztuaren 21a - 1158ko abuztuaren 31 ← Alfontso VII.a Gaztelakoa - Alfontso VIII.a Gaztelakoa →
1153 - 1157 ← Urraka Gaztela eta Leongoa - Antso VI.a Nafarroakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Toledo, 1134 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Gaztelako Erresuma | ||||
Heriotza | Toledo, 1158ko abuztuaren 31 (egutegi gregorianoa) (23/24 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Toledoko Santa Maria Katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Alfontso VII.a Gaztelakoa | ||||
Ama | Berengela Bartzelonakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Zuria Nafarroakoa, Gaztelako erregina (1151 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Burgundy - Castile and León (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria eta gudaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa |
Antso III.a Gaztelakoa Desiratua[1] (Toledo, 1134 -Toledo, 1158ko abuztuaren 31) Gaztelako erregea (1157 – 1158) izan zen[2].
Errekonkistan parte hartu zuen Calatravako ordena eratuz. Alfontso VII.a Gaztelakoa eta Berenguela Bartzelonakoaren seme nagusia izan zen. Bere aitaren erreinaldian 1149an "Naiarako erregea" zuen titulua. Aita hiltzean bere erresuma bitan zatitua izan zen: Antsok Gaztelako Erresuma eta Toledo jarauntsi zituen, eta Fernando anaiak, berriz, Leongo Erresuma. Biek sinatu berria zuten aliantza 1158an Toledon hil zenean.
1151ko urtarrilaren 30ean[3] Gartzia Remiritzen alaba Zuriarekin ezkondu zen. Seme bi izan zituzten: Alfontso oinordekoa eta Gartzia infantea, umea zela 1156an hilda (erregina ere hil omen zen erditzean). Litekeena da beste seme bat izatea.