Antzerki zuzendaria antzezlan bat egiteko prozesuaren buruan dagoen pertsona da. Bere eginkizunak gidoia gauzatzea, antzezlanaren alderdi artistikoak eta dramatikoak kontrolatzea eta teknikariak zein aktoreak gidatzea dira, azkenean antzezpenak bere asmoekin bat egin dezan.
Hala ere, zuzendariek ez daukate erabateko kontrol artistikoa bere gain. Eskuarki zuzendariak aukeratzen dituzten ekoizleek zuzendariaren lanean mugak jartzen dituzte, bere erabakiek konpainia ekoizlearen interesak kalte ez ditzaten. Honela, batzuetan ekoizleek edozein gauzari betoa ezartzeko ahalmena daukate, lehendabiziko gidoitik filmaren azken erabakietaraino, zuzendariak irizten duena irizten duela.