Antzinako frantses | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Genero gramatikalak | genero femeninoa eta genero maskulinoa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | fro |
ISO 639-3 | fro |
Glottolog | oldf1239 |
Wikipedia | fro |
IETF | fro |
Antzinako frantsesa (franceis, françois, romanz; egungo frantsesez: ancien français) IX. mendetik XIV. mendera egungo Frantziako iparraldean eta egungo Suitza eta Belgikako zenbait eskualdetan mintzaturiko etengabeko dialekto erromantze izan zen[1]. Orduan langue d'oïl (oïl hizkuntza) izena zuen, hegoaldean zuen langue d'oc (proventzera) hizkuntzatik bereizteko. Normandiar aldaera Ingalaterran, Irlandan, Siziliako Erresuman eta Antiokiako printzerrian ere hitz egiten zuten.
813ko Tourseko hirugarren kontzilioan, apaizek herri-hizkuntzan predikua egiteko agindua jaso zuten, ordurako herriak jadanik latina ulertzen ez zuelako[2]. Lehenengo testua, berriz, Estrasburgoko Zinaren Reichenau eta Kassel glosetan agertu zen:
« | Pro Deo amur et pro Christian poblo et nostro commun salvament, d’ist di en avant, in quant Deus savir et podir me dunat, si salvarai eo cist meon fradre Karlo, et in aiudha et in cadhuna cosa...
|
» |
Kapetiarrek Île-de-France inguruan jaiotako frantziar kultura eta hizkuntza hedatu zuten Akitania eta Tolosara baina hizkuntza ez zen finkatu Frantziar Iraultzara arte.