Apiales | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Azpierreinua | Viridiplantae |
Ordena | Apiales |
Apiales fanerogamoen ordena bat dira. Ordena honetako familiak berrikusten ari dira eta baliteke horren ondorioz aldakuntza txiki batzuk egotea, bereziki Torriceliaceae familian.
Badira ordena honen barruan oso ezagunak diren espezieak: azenarioa, apioa, perrexila eta huntza, besteak beste.
Cronquist sisteman Apiaceae eta Araliaceae familiak bakarrik daude sartuta, eta ordena asterideekin baino errosidekin kokatuta. Pittosporaceaeak Errosalekin zeuden, eta beste forma batzuk Cornaceae familian.
Landare hauen artean joera dago zurkaretatik belarkaretara pasatzeko. Erretxinadun hodiak dituzte eta lore pentameroak, hermafroditak, diklamideoak, batzuetan kaliza txiki-txikiarekin. Ginezeo inferoa izaten da, bikarpelarra, karpelo itxiak eta estilo askeak. Loreak gingailetan elkartuta. Batzuetan lore-dimorfismoa dago.
Eskualde epeletan eta hotzetan.