Arabierazko kaligrafia

Hegazti itxurako basmala: arabiar kaligrafia klasikoaren konposizioa.

Arabierazko kaligrafia (arabieraz: فن الخط [fann al-jaṭṭ], «lerro artea»; pertsieraz: خوشنویسی [joshnevisí], «idazketa ederra») arabiar alfabetoa eta bere aldaerak erabiltzen dituzten herrialdeetako berezko apainketa arte bat da. Islamiar arteen artean nagusienatzat jo ohi da.

Usadioaren arabera, ez zen modu praktiko baterako sortu, Jainkoarekin komunikatzeko baizik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy