Aralar

Aralar
Datu orokorrak
Mendirik altuenaIntzako dorrea
Garaiera1.431 m
Motamendilerro
Azalera208 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′47″N 2°01′56″W / 42.99642°N 2.03223°W / 42.99642; -2.03223
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Geologia
Material nagusiakareharri
Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aralar (argipena)».

Aralar erdialdeko Euskal Herriko mendilerroa da, ipar-mendebaldean Gipuzkoa (zehazki, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak), eta hego-ekialdean Nafarroa Garaia (Araitz, Larraun eta Sakana eskualdeak) dituena. 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean.[1] Gailurrik garaiena Intzako dorrea (1.431 m) da, Larrunarri/Txindoki (1.342 m) ezagunagoa izan arren.

Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman geoespeleo izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy