Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′09″N 1°58′03″W / 43.30243°N 1.96749°W / 43.30243; -1.96749
Map
Webgune ofiziala

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean diharduten ikertzaileak dira, hainbat zientzia alorretan. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabari diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.[1]

  1. Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy