Argonautak (antzinako grezieraz: Ἀργοναῦται Argonautai) izenarekin ezagutzen direnak, Jasonekin, urrezko ahari-larruaren bila joan ziren heroiak dira. Euren gertaerak, Apolonio Rodaskoak idatzitako Argonautikak olerki epikoan kontatuak izan ziren.
Argonauta izena latinezko argonautatik dator eta hau, berriz, grezieratik: αργοναύτης, Ἀργώ / Argó (ontziaren izena) eta ναύτης / naútēs (marinel). Argo zen bidaiatzen zuten ontziaren izena, bere eraikitzailearen, Argos, ohoretan, nahiz eta izen hori etimologikoki ere erlazionatuta zegoen ἀργός, "azkar" esan nahi zuenarekin[1].
Argonauten istorioa Greziako kondaira zaharrenetakoa da, eta elementu komun asko biltzen ditu herri-ipuinetan: hura paretik kentzeko bidaia arriskutsura bidalitako heroia, ezinezko zeregina ezarriz, baina ustekabeko aliatuen laguntzari esker garaile ateratzen dena.