Arkaitz Bellon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elorrio, 1978ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | El Puerto de Santa María, 2014ko otsailaren 5a (36 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Arkaitz Bellon Blanco, Pantxi (Elorrio, Bizkaia, 1978ko urtarrilaren 20a - Puerto I espetxea, Puerto de Santa Maria, Cadiz, Espainia, 2014ko otsailaren 5a) bere espetxe zigorra bete baino hiru hilabete lehenago hildako presoa izan zen. 2000ko abuztuaren 16an atxilotu zuten Donostian, beste bi lagunekin batera. Han izandako «kale borroka» istiluetan parte hartzea leporatuta, 13 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 2014ko otsailaren 5ean hilik aurkitu zuten, ohean, Puerto I espetxeko ziegan.[1] Espetxean edo espetxealdiaren eraginez hildako 25. euskal preso politikoa izan zen.[2]