Arkitektura neobarrokoa (Frantzian Bigarren Inperioko estilo, Erresuma Batuan Baroque Revival eta Alemanian Wilhelminism) arkitektura historizistaren estilo berantiarra izan zen. XIX. mendeko amaieran landu zen, batez ere 1880 urtetik aurrera; nolabait, neoklasizimoa ordezkatu zuen. Hasieran Europan garatu zen; ondoren munduko beste tokietan ere landu zen. Dena dela, arkitektura historizista barruan, ez da erraza "neo" desberdinak bereizi egitea.