Arku-zubi

Garesko zubi erromanikoa, Arga ibaia zeharkatuz (Nafarroa).

Arku-zubia arku bidez eratutako zubia da, hau da, taula arku baten gainean edo arku batetik zintzilik jarriz egiten dena.[1] Taula edo oholtza egitura nagusi horretan bermatuta edo bertatik esekita egon daiteke, edo bien konbinazio bat, zubi arkudun mota desberdinak eratuz.

Zubiaren pisua eta erabilera-gainkargak arkuaren konpresioz transmititzen dira euskarrietarantz, non bultzada horizontal eta karga bertikal bihurtzen diren. Normalean, arkuaren lerdentasuna (gezi maximoaren eta argiaren arteko erlazioa) handia da, eta hortaz esfortzu horizontalak bertikalak baino askoz handiagoak dira. Horregatik, zubi mota hau egokiak dira muturretako zubi-bularrak bultzada horizontalari erresistentzia ona emateko gai diren lekuetan.

XIX. mendea arte, zubi mota hau izan zen Euskal Herrian erabili zen ohikoena. Horren erakusgarri dira, adibidez Garesko zubi erromanikoa (Arga igarotzeko), Balmasedako zubia (Kadagua igarotzeko) edo Azkaineko erromatar zubia (Urdazuri igarotzeko).

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy