Arku zorrotza itxura ugariko arku mota bat da; bi atalez osatuta dago eta erdialdean, giltzarrian, angelu zorrotza osatzen du. Normalean erdi puntuko arkua kontrajartzeko adierazten da. Arku zorrotzak alboko indarrak hobeto transmititzen ditu erdi puntuko arkuarekin alderatuta, eta, horrez gain, bertikaltasun itxura handiagoa du. Arkitektura gotikoan erruz erabili zenez, arku gotikoa ere deritzo.
Arku zorrotz motak: