Armada Gorriaren Frakzioa

Armada Gorriaren Frakzioa
Datuak
Izen laburraRAF
Motaerakunde terrorista, armed non-state actor (en) Itzuli, urban guerrilla group (en) Itzuli eta erakunde armatua
HerrialdeaAlemania eta Mendebaldeko Alemania
Ideologiamarxismo-leninismoa, Sozialismo iraultzailea eta antiinperialismoa
Agintea
LehendakariaAndreas Baader, Ulrike Meinhof, Gudrun Ensslin, Horst Mahler eta Jan-Carl Raspe (en) Itzuli
Historia
Sorrera1970
Sortzailea
Desagerpena1998ko apirilaren 20a

Armada Gorriaren Frakzioa- alemanez: Rote Armee Fraktion-, sinpleki RAF edo Baader-Meinhof Taldea (kide nagusienen abizenengatik), Mendebaldeko Alemaniako talde armatu ezagun eta garrantzitsuenetarikoa izan zen, ezkerreko joera iraultzaile nabarmenekoa. Erakunde fokistatzat hartzen da, ikuspegi marxista batekin.

Erakunde armatu hau 1970ean sortu zen, eta 1993ra arte burutu zituen ekintzak. Hego Amerikako hiriko gerrillen moduko erresistentzia talde armatua izan nahi zuen, Uruguaiko Tupamaroen antzera. Gerrillen guda Estatu Batuen inperialismoaren, kapitalismoaren eta sistemaren aurkako askapen borroka internazional moduan ulertzen zuten.

Talde honen ibilbide militarrean, 1977ko udazkena bereziki azpimarragarria da, RAFen ekinbide armatuaren gogortasunak estatu-krisi bat sorrarazi baitzuen Mendebaldeko Alemanian, Alemaniar Udazkena izenarekin ezagun egin zena. RAFek 1998an disolbatu zuen bere burua ofizialki, nahiz eta ordurako bost urte zeramatzan ekintza armaturik egin gabe. Ordura arteko borrokan, 34 lagun hil zituen eta, aldi berean, bere 20 militante galdu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy