Arnor | |
---|---|
Mota | fikziozko herrialde |
Geografia | |
Leku geografikoa | Eriador |
Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Arnor, sindarinez "Erregearen Lurraldea" esan nahi duena eta Iparraldeko Erresuma bezala ere ezagutzen dena, Elendil "Garaia"k Numenor hondoratua izan ondoren erbestean sortutako erresumetako bat da. Erdialdeko Lurraldearen mendebaldean hedatzen zen erresuma zen, ia Eriador guztia hartuz. Iparraldean, Angmarreko erresumarekin eta Forochelgo izotzezko badiarekin muga egiten zuen, mendebaldean Ered Luin edo Mendi Urdinekin, ekialdean Mendi Lainotsuekin, eta, azkenik, hegoaldean, Gwathlo ibaiarekin.
Erresumako hiriburua Annuminas zen, non Annuminaseko zetrua, Arnorreko erregeen boterearen ikurra zena, Palantirretako bat eta Barahirren eraztuna aurkitzen ziren. Beste toki garrantzitsu batzuk Emyn Beraid, Bree, Amon Sûl, Fornost eta Tharbad ziren.
Zortzi errege egon ziren Arnorren, tronurako oinordetzarako anaien arteko banaketen ondorioz, erresuma hirutan zatitua izan aurretik: Kardolan, Rhudaur eta Arthedain. Hiru erresuma hauek, Angmarrek suntsitu zituen, azken erresuma honetako erregea Errege Aztia zelarik, Nazgûlen jauna.
Eraztunaren Gerraren eta Aragorn, Erresuma Bateratuaren errege bezala koroatua iznaren ondoren, erresumak, bere berreraikitzea hasi zuen.