Arrautza (janaria)

Arrautza (janaria)
janari eta sukaldaritzako osagai
Materialakarrautza
OsagaiakGorringoa eta zuringoa
Historia
Honen produktuahegazti, narrasti eta arrain

Arrautza, batez ere hegaztiena, oso elikagai ohikoa da munduko hainbat gastronomiatan, janaria prestatzeko osagai moduan. Erabilienak oilo arrautzak dira, baina beste hegaztien arrautzak ere jaten dira: ahatea, antzara, galeperra, ostruka eta abar. Arrainen arrautzak, hala nola kabiarra eta arrabak, edo narrasti batzuena ere jan ohi dituzte gizakiek.

Jan daitezkeen arrautza gehienak arrautza-oskol, zuringoa eta gorringoak osatzen dute. Arrautzaren zati guztiak jateko onak badira ere, arrautza-oskola normalean baztertua izaten da. Elikadura kontuan hartuta, arrautzak proteina eta B bitamina iturri dira.

Berez, arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy