Arraza (biologia)

Irudiko bi zaldiak espezie berberekoak dira, Equus ferus caballus, baina arraza ezberdinetakoak. Haien arteko desberdintasun nagusiak fenotipikoak dira.
Artikulu hau arrraza biologiako termino bezala ulertutako arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraza».

Biologian, arraza edo enda[neol. 1] zenbait espezie biologikoetan ageri den azpimultzo taxonomikoa da, azpiespezie mailaren azpikoa, gaur egun zientifikoki baztertuta dagoena. Espeziea baino maila baxuagoko talde taxonomikoa da, ezaugarri hereditario berak dituzten indibiduoez osatua. [1].

Hitza XVI. mendean hasi zen erabiltzen eta XIX. mendean izan zuen erabilera gailurra. Egun oraindik maiz erabiltzen da, batez ere etxe abereei (txakurrei, katuei, txerriei, etab.) lotutako azpimultzoak izendatzeko.

Arrazak ezaugarri fenotipikoetan oinarritzen dira, espezieak berriz, ezaugarri fenotipikoez gain, ezaugarri genetikoetan.

Etxe abereen arrazari dagokionez, FAO erakundeak honela definitzen du terminoa:[2] «arraza etxe abereen talde homogeneo bat da, azpiespezifikoa, kanpoko ezaugarri zehatzak dauzkana eta aldi berean identifikagarriak direnak. Beraz, begiratu batez espezie berean eta era berean definitutako beste taldeetatik bereizi daitezkeenak. Orobat, talde homogeneo bat da, antzeko beste talde fenotipikoetatik bereizia banaketa geografikoa dela eta, eta akordioa egonik arraza horren aparteko identitateari buruz.[3]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "neol.", but no corresponding <references group="neol."/> tag was found

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=arraza
  2. http://www.fao.org/docrep/V8300S/v8300s0c.htm#1.9. definici%C3%B3n de los t%C3%A9rminos
  3. (TURTON, 1974).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in