Arrazismo zientifiko

Henry Chapmanen arraza sailkapena

Arrazakeria zientifikoa arrazaren ideia babestu eta justifikatzeko propio eraikitako sasi-zientzia izan zen.[1][2][3][4] XVI eta XX. mendeen artean gailendu zen pentsaera hori eta arrazakeria justifikatzeko banakoak goitik behera mailakatu, eta hierarkizatutako fenotipo eta arraza[5] desberdinetan banatu zituen. Gaur egun bestelako ikuspegi adostu bat dago, ez dira sinesmen arrazialistak edo arrazistak babesten, arrazak kategoria sozialak direla esaten da eta ez errealitate biologikoak.[6][7][8][9][10][11][12][13] Hala ere, Bigarren Mundu Gerra[3][4] bitarte, arrazismo zientifikoak komunitate zientifikoaren gehiengoaren babesa izan zuen.

Arrazakeria zientifikoak antropologia (bereziki antropologia fisikoa), antropometria, kraneometria eta beste diziplina edo sasi-diziplina batzuk erabiltzen ditu giza populazioak fisiologikoki eta psikologikoki bereizitako arrazetan sailkatzen lagunduko duten tipologia antropologikoak sortzeko, eta arraza horiek goragokotzat edo beheragokotzat jo daitezke. Arrazakeria zientifikoaren gorakada Inperialismo Berriaren garaian (1880-1914) gertatu zen, inperialismo europarra justifikatzeko. XX. mendearen erdialdetik, arrazakeria zientifikoa hipotesi zaharkitutzat hartzen da.[14][1]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, arrazakeria zientifikoa gainbeheran sartu zen, eta formalki kondenatu zuten nazioarteko hainbat herrialde eta erakundek. Bereziki garrantzitsua izan zen 1950eko UNESCOren arrazakeriaren aurkako adierazpena: «Arraza gertaera biologiko gisa eta "arrazaren mitoa" argi eta garbi bereizi behar dira. Praktika sozialean, arraza ez da fenomeno biologiko bat, mito soziala baizik. Arrazaren mitoak kalte humanoa eta soziala eragin du. Azken urteotan, sufrimendu izugarria eragin du eta bizitza asko galdu dira horren erruz».[1][15] Egun, giza genetika ebolutiboaren garapenek giza desberdintasun genetikoak ia erabat gradualak direla frogatu dute, eta, beraz, ​"izaera biologikoa"  jada ez da aintzat hartzen.

Eztabaida handia dago "arrazakeria zientifikoa" terminoa gutxiesgarria ote den hipotesi modernoetan aplikatzen denean, The Bell Curve (1994) izenekoan kasu, non arrazetan dauden koziente intelektual desberdinak ikertzen diren. Kasu horietan, genetikak gutxienez arrazen arteko desberdintasunak azaltzen dituela ondorioztatu dute batzuek. Kritika asko jaso dituzte, ordea, lan horiek oinarri zientifikorik gabe eta aurreiritzi arrazistekin egiten direla argudiatuta. Arrazan fokuratutako Mankind Quarterly eta antzeko argitalpenei, arrazakeria zientifikoaz akusatu dituzte giza garapena, adimena, etnografia, hizkuntza, mitologia, arkeologia eta arraza-gaiei buruzko interpretazio polemikoak argitaratu izana egotzita.[16] "Arrazakeria zientifikoa" terminoa, adibidez, "Arraza eta adimenaren" arteko lotura ezartzen duten ikerketak kritikatzeko erabiltzen da, eta horrek arrazen arteko mailaketak (goi eta beheko mailakoak) sustatzen dituela esateko baliatzen da.[17][18]

  1. a b c Sánchez Arteaga, Juan Manuel. (2007). «La racionalidad delirante: el racismo científico en la segunda mitad del siglo XIX» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 27 (2)  doi:10.4321/s0211-57352007000200011. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  2. Smith, Roger. (2004). «Theodore M. Porter and Dorothy Ross (Eds.).The Cambridge History of Science: Volume 7: The Modern Social Sciences. Cambridge: Cambridge University Press, 2003. 762 pp. $125.00 (cloth). ISBN 0-521-59442-1.» Journal of the History of the Behavioral Sciences 40 (3): 337–339.  doi:10.1002/jhbs.20033. ISSN 0022-5061. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  3. a b Gould, Stephen Jay. (1981). The mismeasure of man. (1st ed. argitaraldia) ISBN 0-393-01489-4. PMC 7574615. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  4. a b De San Luis, Revista de El Colegio. (2018-11-07). «Primera época - Año VI, Número 18, septiembre-diciembre de 2004» Revista de El Colegio de San Luis 6 (18): 297.  doi:10.21696/rcsl61820041080. ISSN 2007-8846. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  5. Cavalli-Sforza, L. L.. (2000). Genes, peoples, and languages. (1st ed. argitaraldia) North Point Press ISBN 0-86547-529-6. PMC 39379699. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  6. Fuentes, Agustín. (2012-06-12). Race, Monogamy, and Other Lies They Told You. University of California Press ISBN 978-0-520-95167-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  7. Ruse, Michael. (2016-11-03). «Race and Class» Darwinism as Religion (Oxford University Press): 128–147. ISBN 978-0-19-024102-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  8. «Race and Ancestry: Operationalizing Populations in Human Genetic Variation Studies» What's the Use of Race? (The MIT Press) 2010 ISBN 978-0-262-26601-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  9. «Figure 3. The relationship between genetic and geographic distance.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  10. Bryc, Katarzyna; Durand, Eric Y.; Macpherson, J. Michael; Reich, David; Mountain, Joanna L.. (2014-09-18). «The genetic ancestry of African, Latino, and European Americans across the United States» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  11. Rosenthal, Eric T.. (2008-04-10). «More Changes to SPORE Program as Transparency Grows Murkier» Oncology Times 30 (7): 35–36.  doi:10.1097/01.cot.0000317234.32197.3b. ISSN 0276-2234. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  12. Little, Michael A.. (2014). «American Association of Physical Anthropologists (AAPA)» Encyclopedia of Global Archaeology (Springer New York): 182–184. ISBN 978-1-4419-0426-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  13. Losos, Jonathan B., ed. (2016-07-26). How Evolution Shapes Our Lives: Essays on Biology and Society. Princeton University Press  doi:10.2307/j.ctv7h0s6j.26. ISBN 978-1-4008-8138-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  14. «Ideology and the Consolidation of Racial Prejudice in “Scientific” Racism» African Images : Racism and the End of Anthropology (Bloomsbury Academic) ISBN 978-1-85973-196-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  15. The race question. .
  16. Genoves, S.. (1961-12-08). «Racism and "The Mankind Quarterly"» Science 134 (3493): 1928–1932.  doi:10.1126/science.134.3493.1928. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  17. Arteaga, Juan Manuel Sánchez; El-Hani, Charbel N.. (2011-08-24). «Othering Processes and STS Curricula: From Nineteenth Century Scientific Discourse on Interracial Competition and Racial Extinction to Othering in Biomedical Technosciences» Science & Education 21 (5): 607–629.  doi:10.1007/s11191-011-9384-x. ISSN 0926-7220. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  18. H., Tucker, William. (2007). The Funding of Scientific Racism : Wickliffe Draper and the Pioneer Fund.. Univ of Illinois Pr ISBN 978-0-252-07463-9. PMC 148704865. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy