Arthur Kornberg (Brooklyn, New York, 1918ko martxoaren 3a - Stanford, 2007ko urriaren 26a) Estatu Batuetako biologoa izan zen.
Washingtongo Unibertsitateko Mikrobiologia Saileko irakaslea izan ondoren (1953-1959), Stanford Unibertsitateko Biokimika Saileko irakaslea izan zen. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1959. urtean, Severo Ochoarekin batera, azido nukleikoen sintesi artifiziala egiteagatik.